XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzen hauzi hau ez da, nere ustez, ez hauzia ez ezer: ez luke behinik behin izan behar, pixkaren bat zentzatuko bagina.

Zer nahi dugu? Euskara bizi dedin, euskarak luzaroan iraun dezan? Plazara, mundura (horrelaxe esan zuen Detxeparek) irten dedin? Horrela bada, hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu.

Garbiak badira gainera, hobe, baina ez badira ez gara gehiegi kezkatuko.

Ez zaizkigu erdaratikoak atsegin, badakit, baina zein da gure helburua? Geure buruaren atsegina ala euskararen ona eta bizia?.

Lurreko lohiez gatzatuak eta mamituak daude lurreko gauzak oro.

Euskarak bere garbitasun hartan iraun zezakeen Paradisuko hizkuntza zeino, baina Lur-paradisua utzi genduenez gero han nonbait, Phison, Gehon, Tigris eta Euphrates hibaien inguman, maiztu, zarpildu eta lohitu beharrean aurkitu da, dirua eta jazkiak bezalaxe.

Horrela izango da aurrera ere, biziko baldin bada.

Hauta dezagun, bada, behin eta betiko zer nahi dugun: euskara garbia ala bizia.

Ez dago beste aukerarik.

Horregatik maite ditut gaurko gazte asko: tentaldiaren ihesi ez dabiltzalako, lohiaren beldur ez direlako.

Bagenekien lehen euskara sail askotan lantze-zain zegoela eta halaz ere uko egiten genion maiz eginbeharrari, behar bezain garbiro egiteko gauza ez ginelako.

Orain, berriz, hor ikusten ditugu Jakin-ekoak, esate baterako eta ez dira horiek bakarrik,(...).

III,461. euskaldunagoak: gehiagotasuna adierazten duen -ago atzizkia du.

III,462. jakina: gauza jakina da edo horren antzeko esakune baten laburpena duzu.

III,463. ezin konta ahala: ikus II,6. Esakera horrek, zenbat adierazten baitu, ondoren har dezakeen izena mugagabean behar du (hots, ezin konta ahala gizon etorri da). Hortaz, horko euskaldunek hori mugagabeko nork duzu, nahiz aditza pluralean izan.

III,464. euskaldundu: izenetik sorturiko aditza.

III,465. dituztenez gero: zergatik?.